IAML Vienna Conference diary / Konferenztagebuch #17: Basque / Euskal (Basque Country / Euskal Herria)

The conference diary has a new addition in Basque by Jon Bagüés.

Muchas gracias!

 

VIENA, MUSIKAREN HIRIA

IAML-ren 2013 urteko kongresua Viena hirian ospatu da uztailaren 27tik abuztuaren 4 tartean. Nazioarteko musika artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentro desberdinen ordezkariek igandean hasi eta ostiral artean astebeteko elkarlana mamitu zuten.

Viena eta Austriako musika liburutegi, artxibo eta bilduma garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izan genuen. On-line katalogoen arazoak; liburutegi bildumen jatorrien ikerketak; nazioarteko musika-ikerketarako iturri proiektuen egungo egoera; patrimonio bildumen hedapenen akzioak; musikako artxiboen ezagutza;  elkartearen egituraketa eta elkarlanak. Honako gaiak izan ziren, besteen artean astean zehar landu zirenak.

Akademiko programaz aparte, beste giza-ekintza gertatu ziren kongresuaren inguruan.

Igandean harrera egin zen Vienako Udaletxearen barneko esparruan, IAML-eko kideak jarduera-urte baten ondoren agurtu ahal izan genituen.

Astelehenean, Austriako Nazio-Liburutegiak harrera eskaini zigun, benetako mirarizko areto nagusian. Gune hartan egotea plazer haundia izan zen, munduko bilduma bibliografiko garrantzitsuenetako batez gozatzea.

Asteartean Kontzertu berezi bat eskaini ziguten Musikverein-en, kamera aretoan, Brahms Aretoaz ezagutzen dena. Erakundearen liburutegian zaintzen diren zenbait lan interpretatu ziren, bertako garai-tresnen bitartez. 1657ko txirula soprano bat entzun ahal izan genuen, Venezian 1546an eraikitako klabezin bat, 1732ko Baryton bat eta XIX. Mendeko  bi pianoforte, XVIII mendeko hari boskotearekin batera. Beethoven, Schubert, Brahms, Haydn, Mozart, eta Tomasini-ren lanak entzuteko aukera ezin hobea.

Asteazken arratsaldeak ibilaldietarako egunak dira. Eisenstadt-era bidaiatu genuen, J. Haydn-ek lan egin zuen herri ospetsuara, bera bizi izan zen etxea ikusi genuen, baita ere bere “patroia” izan zen Esterházy printzearen jauregia, kontzertu-areto zoragarriarekin.

Ostegunean, Schönbrunn-eko jauregiaren antzokian  beste kontzertu bat ospatu zen, Webern,  Schönberg eta Bruno Walter-en egile aparten musika goiztiarrekin.

Ostiralean elkar agurtu ginen, kafe Zentrala kokatzen den eraikin bereko Palais Ferstel-arengan, ospatutako afariaren bitartez. Ez zen vienatar baltserik egon, baina bi biolin, gitarra eta akordeoiko austriar herri musika entzuteko aukera izan genuen.

Larunbatean Salzburgora bidaiatzeko aukera izan genuen, W.A. Mozart egile ospetsuaren jaioterria. Bere jaiotze-etxea Mozart, Museoa bihurtu dute.

Plazerra izan zen astean zehar Viena bezelako eraikin ikusgarriak dituen hiri batetik paseatzea. Erosoa da ibiltzeko eta berdegune asko ditu. Hegoaldeko herrietatik goazenei  hiriaren edertasunaz aparte ukitzen duen aldea, sensu positiboenean, gordetzeko izan duten kostantzia. Eta tradizio handiko kafeak mantentzea jakin dutenez gero, zenbaitek bisitatzeko aprobetxatu genuen, gozozaleentzat arrisku bat ba dira ere...

Talde antolatzaileak korapilatsuena lortu zuen, ez zegoela zirudien. Ekintza, bidaiak, bilerak, dena era zehatz eta perfektuan funtzionatu zuen. Vienako batzorde antolatzailerako gure zorionik zintzoenak!.

Jon Bagüés, Eresbil, Errenteria

Translate

English French German Italian Portuguese Russian Spanish